Landarbide Zahar Aian aurkitzen da, Pagoetako Parke Naturalaren sarreran. Zarautz eta Orio 5 km-tara daude eta Donostiara berriz 29 km inguru daude (20 minutu). Naturaz zein itsasoaz gozatu nahi duenarentzat benetan leku aproposa.

Pagoetako Parke Naturalean bisitariak ibilaldi ezberdinak egiteko aukera izango du: mendi ibilaldiak egin, oreinak, pottokak eta betizuak ikusi, mundu guztiko 4.000 landare mota ezberdin biltzen dituen 10 hektareatako Lorategi Botanikoa bisitatu, XVIII. mendeko burdinola eta errotak funtzionamenduan ikusi, etab.

Landarbide Zaharren egindako egonaldian itsas portu batean kresal eta arrain erre usaina hartu (Getaria, Orio, Hondarribia), mendi aldeko baseliza bakartiren bat bisitatu, sagardotegietako sagardoa eta janariaz gozatu , herri txiki dotore eta aberats batera jo edo hirietako abangoardia, edertasun eta bizitasunera hurbil zaitezke.

Kostaldea eta hondartzak, mendi eta basoak, nekazari gune nahiz hiriak, errealitate guztiak gauzatzen dira Landarbide Zaharren.

Distantzia Gasteiza: 128 Km.
Distantzia Bilbora: 100 Km.
Distantzia Donostiara: 29 Km.
Distantzia kostaldera: 5 Km.