Landarbide Zahar da nire izena, `landerren bidea` esan nahi du, hau da, atzerritarren bidea (Santiago bidea nire aurretik pasatzen zen). 1610. urtean eraiki ninduten eta harrezkero makina bat jende igaro da nire erraietatik. 1790. urte inguruan Ygnacio Antonio Agote eta bere emaztea Maria Josepha Yrarramendi nirekin bizitzera etorri ziren bere 6 seme alabekin. Nekazari eta abeltzainak izanik, nire inguruko lurrak landu eta zaindu zituzten eta baita hauek emandako jakiez hainbat animali elikatu; Ni ez bainaiz bizitoki soila, nire sustraietan zabaltzen diren lur sailak eta basoak nigan bizi izan direnen bizimodu ere izan dira.

Urte asko igaro dira, batzuk besteak baino hobeagoak, baina nirekin jarraitzen du Agote sendiak oraindik. Fermin Agote eta bere emazte Mª Jesus Beobide bizi dira hemen bere bi seme alabekin, Amaia eta Xabier. Nekazari eta abeltzain izaten jarraitzen dute baina 1996. urtean aldaketa batzuk egin zizkidaten; lehen ganbara eta ikuilu zirenak atondu eta 6 logela bikoitz eta 4 apartamentu polit jarri dituzte, mundu guztiko jendeari ostatu emateko. Hau da hau, nire patua nonbait. Izena ere halakoxea dut, Landarbide `Landerren bidea`, eta orain berriz izana ere bai.

Lasaitasuna, irisgarritasun erraza eta tratu familiarraren bila baldin bazabiltzate eta itsasoaren gertutasunaz eta txangoak egiteko oso egokia den ingurune natural pribilegiatuaz gozatu nahi baduzue, bete betean asmatu duzue.

Zatozte ni ezagutzera, ez zarete damutuko !!