Koordenatuak
Latitudea: 43.2570019
longitudea: -2.156676
Nola heldu?
AIAko udal barrutian kokaturik dago, hain ezagunak diren Getaria eta Zarautz herri turistikoetatik oso gertu, eta Donostiatik 20 kilometrora bakar bakarrik.
A-8 autobidetik iristeko:
Zarauzko irteera hartu behar da (11. irteera)
N-634 errepidean jarraitu behar da, Orioko norabidean
Zudugarai gainaldean, GI-2631 errepide probintzialean dagoen desbideraketa hartu behar da AIArako norabidean. Bidegurutze horretatik 2,5 kilometrora dago etxea, behar bezala seinalaturik.