Etxe nagusiak 6 logela bikoitz izateaz gain, 40 m2-ko egongela, 35 m2-ko sukalde-jangela, bi terraza eta barkakoa ditu. 1, 2 eta 3 zenbakidun logelek 1,05 m-ko bi ohe dituzte eta 4, 5 eta 6 zenbakidunek berriz ohe bikoitz bana. Logela guztiek beren bainugela eta telebista dute. Logela handiak direnez ohe gehigarriak jarri daitezke.

Etxe nagusia etxe oso gisa alokatzen da

Sukalde-jangela beharrezko guztiarekin hornitua dago eta ontzi garbigailua eta beheko sua ere baditu. Terrazetako bat sukalde-jangelarekin komunikatua dago eta itsaso aldera ikuspegi ederrak ditu. Beste terrazak Pagoetako Parke Naturaleko bista ederrak eskaintzen dizkigu.

Barbakoaren eremuaren ondoan hirugarren terraza bat dugu. Piknikak edo aire libreko barbakoak egiteko aproposa.

Talde handiekin ohikoan lan egiten dugu. Kasu askotan etxe nagusia gehi beste ostatu bat erreserbatzen dute eta topagune gisa etxe nagusiko sukalde-jangela erabiltzen dute.

"Alojamenduak" atalean sei logela bikoitz eta gainerako ostatuak zehatzago deskribatzen dira.