Etxe nagusiak 6 logela bikoitz izateaz gain, 40 m2-ko egongela, 35 m2-ko sukalde-jangela, bi terraza eta barkakoa ditu. 1, 2 eta 3 zenbakidun logelek 1,05 m-ko bi ohe dituzte eta 4, 5 eta 6 zenbakidunek berriz ohe bikoitz bana. Logela guztiek beren bainugela eta telebista dute. Logela handiak direnez ohe gehigarriak jarri daitezke.

Etxe nagusia gelaka edota, logela guztiak behar izanez gero, etxe oso gisa ere alokatu genezake.

Sukalde-jangela beharrezko guztiarekin hornitua dago eta ontzi garbigailua eta beheko sua ere baditu. Terrazetako bat sukalde-jangelarekin komunikatua dago eta itsaso aldera ikuspegi ederrak ditu. Beste terrazak Pagoetako Parke Naturaleko bista ederrak eskaintzen dizkigu.

Barbakoa gunearen ondoan hirugarren terraza bat dugu eta pikinikak edota parrilladak egiteko aproposa da.

Talde handiekin lan egin ohi dugu eta kasu hauetan, etxe nagusia eta apartamenturen bat edota apartamentu guztiak alokatu ohi dituzte eta, handia izanik, etxe nagusiko sukalde-jangela erabiltzen dute elkargune gisa.

“Apartamentuak” sailean sei logela bikoitz eta apartamentu bakoitzaren deskribapena aurkituko duzue